21 Orduan, esan zion Isaakek:—Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote zaren ala ez jakiteko.
22 Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta esan zuen:—Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.
23 Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak baitziren, eta bedeinkazioa eman zion.
24 Isaakek galdegin zion:—Egiaz nire seme Esau al zara?—Bai, Esau naiz —erantzun zion Jakobek.
25 Gero, Isaakek:—Emadazu jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatu egingo zaitut.Jakobek eman eta hark jan egin zuen. Ekarri zion ardoa eta hark edan.
26 Orduan, esan zion aitak:—Zatoz hurbilago eta besarka nazazu, seme.
27 Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez:«Nire semearen usaina,Jaunak bedeinkaturikozelaiaren usaina.