35 Isaakek erantzun:—Azpikeriaz etorri da zure anaia eta berak hartu du zure bedeinkazioa.
36 Esauk ihardetsi zion:—Ongi jarria du, bai, Jakob izena, oraingoarekin bi bider kendu baitit txanda. Lehen-semetzaren eskubidea kendu zidan lehenengo eta, orain, bedeinkazioa.Esan zion, gainera:—Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?
37 Isaakek erantzun:—Hara, zure nagusi egin dut eta senide guztiak haren zerbitzari bihurtu. Ogiz eta ardoz hornitu dut. Zer egin dezaket zure alde, seme?
38 Esauk esan zion:—Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu neu ere!Esau negarrez hasi zen ozenki.
39 Eta Isaak honela mintzatu zitzaion:«Begira,lur gurietatik kanpo biziko zara,zeruko ihintzetik urrun.
40 Ezpataz zainduko duzu bizia,eta zeure anaia zerbitzatuko;baina bere garaianbotako duzu lepotikharen uztarria».
41 Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: «Hurbil duk gure aitaren hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat».