9 Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa.
10 Zeuk eramango diozu jateko; horrela, zu bedeinkatuko zaitu hil aurretik.
11 Jakobek erantzun zion bere ama Rebekari:—Baina Esau iletsua da, eta ni azal leunekoa.
12 Baliteke, ni ukitu eta iruzur egiten diodala aita ohartzea. Orduan, bedeinkazioaren ordez madarikazioa erakarriko nuke neure gain.
13 Amak esan zion:—Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta zoaz agindutakoa ekartzera.
14 Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.
15 Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi zizkion.