12 Rakeli adierazi zion beraren aitaren ahaidea zela, Rebekaren semea. Orduan, Rakel lasterka joan zen, aitari berri ematera.
13 Iloba Jakoben berri entzun zuenean, berehala joan zitzaion Laban. Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman. Jakobek gertatu zitzaion guztia kontatu zion.
14 Labanek esan zion: «Zinez neure odol berekoa zara».Eta harekin gelditu zen Jakob hilabete osoan.
15 Labanek esan zion Jakobi: «Nire ahaidea zarela eta, hutsaren truke egin behar al duzu lan niretzat? Esadazu zer ordaindu behar dizudan».
16 Labanek bi alaba zituen: nagusienari Lea zeritzon eta gazteenari Rakel.
17 Lea begirada samurrekoa zen; Rakel atsegina eta ederra.
18 Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani:—Zazpi urtez egingo dut lan zuretzat Rakel zure alaba gazteenarekin ezkontzearren.