9 Baina Jainko Jaunak dei egin zion gizonari:—Non zara?
10 Gizonak erantzun:—Zure oin-hotsa baratzean entzun dudanean, beldurtu eta gorde egin naiz, biluzik nagoelako.
11 Jainkoak esan zion:—Eta nork jakinarazi dizu biluzik zaudela? Galarazi nizun arbolako fruitua jan al duzu?
12 Gizonak erantzun:—Laguntzat eman didazun emakumeak fruitua eskaini dit eta jan egin dut.
13 Jainko Jaunak esan zion emakumeari:—Zer egin duzu?Emakumeak erantzun:—Sugeak engainatu nau eta jan egin dut.
14 Orduan, Jainko Jaunak sugeari esan zion:«Hori egin dualako,madarikatua hi abere guztien arteaneta basapiztia guztien artean!Sabel gainean arrastaka ibiliko haizeta hautsa jango dukheure bizitzako egun guztietan.
15 Elkarren etsai egingo zaituztethi eta emakumea,hire eta haren ondorengotza;honek burua zapalduko diketa hik orpotik helduko diok».