13 Leak, orduan, esan zuen: «Hau zoriona! Neskatxek zorionak emango baitizkidate». Eta Axer eman zion izen.
14 Gari-uztaroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion. Rakelek esan zion Leari:—Emadazu zure semearen amodio-sagar horietarik.
15 Leak erantzun zion:—Ez al da aski senarra kentzea, neure semearen amodio-sagarrak ere kendu nahi izateko?Rakelek erantzun zion:—Ongi! Gaur gauean ohera dadila Jakob zurekin, zure semearen amodio-sagarren truke.
16 Arratsean, Jakob sorotik itzultzean, bidera irten zitzaion Lea, esanez: «Nirekin etorri behar duzu, neure semearen amodio-sagarrez eskuratu baitut horretarako eskubidea».Gau hartan Learekin oheratu zen Jakob.
17 Jainkoak Learen eskaria aditu zuen: haurdun gertatu eta bosgarren semea eman zion Jakobi.
18 Leak zioen: «Jainkoak saritu egin nau senarrari neskamea eman diodalako». Eta Isakar eman zion izen.
19 Haurdun gelditu zen berriro Lea eta seigarren semea eman zion Jakobi.