25 Rakelek Jose izan ondoren, Jakobek esan zion Labani:—Uztazu etxera, neure lurraldera, joaten.
26 Emazkidazu neure seme-alabak eta emazteak, hauengatik lan egin baitut zuretzat. Eta ongi dakizu zenbat lan egin dudan zure zerbitzuan. Horrela, joan ahal izango naiz.
27 Labanek esan zion:—Entzun, mesedez. Goi-argiz jakin dut zuri esker bedeinkatu nauela Jaunak.
28 Eta, ondoren, esan zion Labanek:— Zeuk erabaki lansaria, eta emango dizut.
29 Jakobek erantzun zion:—Ongi dakizu zenbat lan egin dudan zuretzat eta zenbateraino hazi zaizun abere-taldea niri esker.
30 Nahiko urriak ziren zure ondasunak ni etorri aurretik; orain, ordea, erruz handitu dira nire gidaritzapean. Jaunak bedeinkatu egin zaitu. Noiz egin behar dut nik neure etxerako?
31 Labanek esan zion:—Zer eman behar dizut?Jakobek erantzun:— Ez eman ezer ere. Esango dizudana onartzen baduzu, zure abereak zaintzen jarraituko dut.