1 Aditu zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: «Jakobek beretzat hartu du gure aitarena zen guztia eta horrela lortu ditu aberastasun hauek guztiak».
2 Ikusten zuen Jakobek Labanen begitartea ere, eta ohartu zen haren jarrera ez zela ordu artekoa bezalakoa.
3 Orduan, Jaunak esan zion Jakobi: «Itzul zaitez zeure arbasoen lurraldera, zeure ahaideengana: ni zeurekin izango nauzu».
4 Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura,
5 eta esan zien:—Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa.
6 Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.
7 Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.