15 Ez al gaitu, bada, saldu eta zuk guregatik eman zenuen diru guztia jan?
16 Horregatik, Jainkoak gure aitari kendu dizkion aberastasunak gureak eta gure seme-alabenak dira. Egizu, beraz, oraintxe bertan, Jainkoak esan dizun guztia.
17 Jaiki zen, bada, Jakob eta bere seme-alabak eta emazteak gamelu gainera igoarazi zituen.
18 Eta Mesopotamian eskuratutako abere-talde eta ondasun guztiak hartu zituen, Isaak bere aitarengana, Kanaan lurraldera, itzultzeko.
19 Bien bitartean, Laban artaldeari ilea moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak ostu zituen.
20 Honela engainatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion adierazi alde egiteko asmorik.
21 Bere gauza guztiekin alde egin zuen. Jaiki, Eufrates ibaia igaro eta Galaadeko mendirantz jo zuen.