23 Hartu zituen Labanek berekin bere ahaideak eta, zazpi egunez Jakoben atzetik ibili ondoren, Galaadeko mendian harrapatu zuen.
24 Jainkoa ametsetan azaldu zitzaion Laban aramearrari, esanez: «Ez, gero, esan ezertxo ere Jakobi».
25 Labanek atzeman zuenean, Jakob mendian zegoen kanpaturik. Laban ere bere ahaideekin Galaadeko mendi berean kanpatu zen.
26 Labanek esan zion Jakobi:—Zer egin duzu? Engainatu egin nauzu eta nire alabak guda-gatibu bailiran ekarri.
27 Zergatik alde egin duzu isilka eta engainuz, niri ohartarazi beharrean? Pozez eta kantuz agurtuko zintudan danbolina eta zitara joz!
28 Ez didazu neure alaba-bilobak besarkatzen utzi; oso ergel jokatu duzu.
29 Badut zuri kalte egiteko ahalbiderik, baina zuen arbasoen Jainkoak esan dit bart: «Ez, gero, esan ezertxo ere Jakobi».