42 Ene aitaren Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izugarria, neure alde izan ez banu, esku-hutsik bidaliko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak, eta bart eman du erabakia.
43 Labanek erantzun zion Jakobi:—Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, abere-talde hori neurea; ikusten dituzun guztiok neureak ditut. Zer egin diezaieket gaur neure alaba hauei eta berauen haurrei?
44 Ea, egin dezagun hitzarmena biok; bera izango da lekuko bion artean.
45 Orduan, hartu zuen Jakobek harri bat eta oroitarritzat eraiki.
46 Gero, bere ahaideei esan zien: «Bildu harri batzuk».Bildu zituzten harriak eta pilan ezarri. Eta han jan zuten, harri-pilaren gainean.
47 Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-pila hura; Jakobek, berriz, Galed.
48 Labanek esan zuen: «Harri-pila hau dugu gaur bion artean lekuko». Horregatik, Galed, —hau da, «Harri-pila Lekuko»— eman zion izen;