12 Libra nazazu, arren, neure anaia Esauren eskutik, ni eta ama-semeak hiltzeko etorriko den beldur bainaiz.
13 Zuk esana da: “Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut”».
14 Han igaro zuen gaua. Gero, eskuratuak zituen ondasunetatik Esau bere anaiarentzat oparia aukeratu zuen:
15 berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,
16 hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.
17 Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».
18 Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,