15 berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari,
16 hogeita hamar gamelu esnedun eta hamar asteme.
17 Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».
18 Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,
19 hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».
20 Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.
21 Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure zerbitzaria bera dator gure atzetik».Bere baitarako honela pentsatzen zuen: «Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio. Beharbada, ongietorria egingo dit».