17 Abereak taldetan banatu eta bere morroien esku utzi zituen, esanez: «Zoazte nire aurretik, abere-talde batetik bestera tarte bat utzirik».
18 Lehenengoari agindu hau eman zion: «Esau nire anaiak zurekin topo egin eta galdegingo dizunean: “Norena zara? Nora zoaz? Norena da aurrean daramazun abere-taldea?”,
19 hau esango diozu: “Jakob zure zerbitzariarena; Esauri bidaltzen dion oparia da; eta bera dator atzetik”».
20 Agindu bera eman zion bigarrenari, gero hirugarrenari, eta abere-taldeen atzetik zihoazen guztiei: «Honela hitz egingo diozue Esauri, berarekin topo egitean.
21 Ez ahaztu hau esatea: Jakob zure zerbitzaria bera dator gure atzetik».Bere baitarako honela pentsatzen zuen: «Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut. Gero ni neu agertuko natzaio. Beharbada, ongietorria egingo dit».
22 Horregatik, oparia aurretik bidali zuen, eta bera kanpalekuan gelditu zen gau hartan.
23 Gauean, Jakobek, jaiki, bere bi emazteak, hauen bi neskameak eta hamaika semeak hartu eta Jabok errekako pasabidea igaroarazi zien.