25 Hirugarren egunean, erdainkuntzagatik minez zeudela, Jakoben bi semek, Simeon eta Lebik, Dinaren nebek, nork bere ezpata hartu eta, eragozpenik gabe hirian sarturik, gizonezko guztiak hil zituzten.
26 Hamor eta honen seme Sikem ere ezpataz hil zituzten; Sikemen etxetik Dina hartu eta atera egin ziren.
27 Jakoben semeek, hildakoen gainetik ibiliz, hiria hustu egin zuten, arreba bortxatu zietelako.
28 Harrapatu egin zituzten hango abere txiki eta handiak, astoak, hirian nahiz landan zeudenak,
29 haien aberastasun guztiak; haien haur eta emazteak bahitu zituzten, eta etxeetako gauza guztiak ostu.
30 Jakobek esan zien Simeoni eta Lebiri:—Zorigaitza ekarri didazue, gorrotagarri egin bainauzue lurralde honetako jendearentzat, kanaandar eta periztarrentzat. Gizon gutxi dut neurekin; bilduko dira nire aurka, eraso eta galduko naute neure familia osoarekin.
31 Haiek esan zioten:—Emagaldu bezala erabili behar ote zuten gure arreba?