15 Jainkoa mintzatu zitzaioneko tokiari Betel —hau da, «Jainkoaren Etxe»— eman zion izen.
16 Joan ziren Beteletik eta, oraindik Efratara bidean zirelarik, Rakelek semea izan zuen. Oso erditze mingarria izan zuen.
17 Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: «Ez izan beldur; mutikoa duzu berriro!»
18 Hiltzear zegoen Rakel. Azken arnasa emateko zegoela, Ben-Oni —hau da, «Ene oinazetako seme»— eman zion izen; baina aitak Benjamin —hau da, «Eskuineko seme»— eman zion izen.
19 Hil zen Rakel, eta Efratara, hots, Belenera, bidean ehortzi zuten.
20 Jakobek oroitarri bat eraiki zion hilobi gainean, Rakelen hilobian gaurdaino dirauen oroitarria.
21 Joan zen Israel, eta Migdal-Ederrez beste aldean ezarri zuen kanpalekua.