6 Kanaan lurraldean dagoen Luz-era, hau da, Betelera, heldu zen Jakob, berarekin zihoan jende guztiarekin.
7 Aldarea eraiki zuen han, eta toki hari El-Betel —hau da, «Betelgo Jainko»— eman zion izen, han agertu baitzitzaion Jainkoa, anaiarengandik ihesi zihoan hartan.
8 Egun haietan hil zen Debora, Rakelen inudea. Eta Betel inguruan ehortzi zuten arte baten pean. Jakobek «Negar-Arte» eman zion izen arteari.
9 Beste behin ere agertu zitzaion Jainkoa Jakobi, Mesopotamiatik etorri zenean, eta bedeinkatu egin zuen.
10 Jainkoak esan zion:«Jakob duzu izena.Baina ez zara aurrerantzeanJakob deituko:Israel izango duzu izen».Eta Israel izena eman ondoren,
11 Jainkoak esan zion:«Ni Jainko Ahaltsua naiz.Ondorengo ugari izango duzu.Are gehiago,nazio asko sortuko dituzu,eta erregeak aterako dirazuregandik.
12 Zeuri eta zeure ondorengoeiemango dizuet Abrahami eta Isaakiagindu diedan lurraldea».