8 Josek ezezkoa eman zion, esanez:—Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.
9 Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?
10 Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.
11 Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.
12 Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.
13 Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik,
14 etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio