17 Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta Henok izan zuen. Hiri bat eraiki zuen Kainek eta Henok eman zion izen, bere semeari bezala.
18 Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.
19 Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila.
20 Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.
21 Honen anaiak Jubal zuen izena, zitara- eta txirula-jotzaileen arbasoa.
22 Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa. Arreba bat izan zuen: Naama.
23 Lamekek esan zien bere emazteei:«Ada eta Tzila, entzun!Lameken emazteok,aditu nire kopla:Zauritu ninduelako, gizona hil dut;jipoitu ninduelako, mutikoa.