14 Oroit zaitez nitaz orduan, ongi doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari nire alde, hemendik atera nazan.
15 Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.
16 Joseren argibidea egokia zela ikusirik, okin-arduradunak esan zion:—Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.
17 Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.
18 Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute.
19 Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu: zuhaitz batetik urkatuko zaitu eta txoriek haragia jango dizute.
20 Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu zituen: