17 Goreneko saskian, faraoiarentzat okinak egin ohi dituen jaki guztietatik zegoen, eta txoriek nire buru gaineko saskitik jaten zuten.
18 Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru saskiok hiru egun adierazten dute.
19 Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu: zuhaitz batetik urkatuko zaitu eta txoriek haragia jango dizute.
20 Hiru egunen buruan, faraoiak urtebetetze-eguna ospatu zuen eta bazkari eder bat antolatu bere funtzionario guztientzat. Hauen aurrean edarizainen eta okinen arduradunak goraltxatu zituen:
21 edarizainen arduraduna bere karguan ezarri zuen berriro, faraoiari edaria zerbitzatzeko;
22 okin-arduraduna, aldiz, urkarazi egin zuen, Josek adierazi bezala.
23 Edarizainen arduraduna, ordea, ez zen Josez batere oroitu.