9 Edarizainen arduradunak bere ametsa kontatu zion:—Niri, neure ametsean, mahatsondo bat agertu zitzaidan;
10 hiru aihen zituen mahatsondoak. Kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak.
11 Nik faraoiaren edalontzia nuen eskuan; mahats-mordoak hartu nituen eta, edalontzi gainean zukuturik, edalontzia faraoiaren eskuetan ezarri nuen.
12 Josek esan zion:—Hona argibidea. Hiru aihenek hiru egun adierazten dute.
13 Hiru egun barru, faraoiak goraltxatu egingo zaitu eta lehengo karguan jarriko: faraoiaren eskuetan edalontzia ipiniko duzu, edarizainen arduradun zinenean bezala.
14 Oroit zaitez nitaz orduan, ongi doakizunean; egidazu, arren, mesede hau: mintza zakizkio faraoiari nire alde, hemendik atera nazan.
15 Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.