17 Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela,
18 zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren.
19 Ondoren, beste zazpi behi itxura txarreko eta argal atera ziren. Haiek bezain eskasik ez zen inoiz ordu arte ikusi Egipto lurraldean.
20 Behi argal eta eskas hauek, ordea, lehengo zazpi behi guriak irentsi zituzten.
21 Eta, sabelean eduki arren, ez zitzaien igartzen, lehen bezain itxura txarra baitzuten. Une horretan esnatu nintzen.
22 «Amets egin nuen berriro: gariaren gerri beretik zazpi galburu aletsu eta eder erne ziren.
23 Ondoren, beste zazpi galburu erne ziren: zimel, mehar eta haize erreak ihartuak.