15 Oparia, dirua eta Benjamin berekin harturik, Egiptora jaitsi ziren Jakoben semeak eta Joseren aurrera aurkeztu.
16 Ikusi zuen Josek Benjamin ere haiekin zela, eta jauregiko arduradunari esan zion: «Eramatzazu gizon hauek etxera; hil abere bat eta atondu, nirekin bazkalduko baitute gaur».
17 Bete zuen etxeko arduradunak Josek agindua, eta etxera eraman zituen.
18 Beldurtu ziren Joseren senideak haren etxera eraman zituztenean. Pentsatu zuten: «Gari-zakuetan aurreko txandan itzulitako diruarengatik eramaten gaituzte. Orain, gainera oldartuko zaizkigu, esklabotzat hartzeko, geure asto eta guzti».
19 Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu eta esan zioten:
20 «Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen hona garia erostera.
21 Gaua igarotzeko geldialdia egitean, gari-zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-muturrean. Hemen itzultzen dizugu orain,