19 Beraz, etxean sartzean, Joseren etxeko arduradunari hurbildu eta esan zioten:
20 «Entzun, jauna. Aurreko txandan jaitsi ginen hona garia erostera.
21 Gaua igarotzeko geldialdia egitean, gari-zakuak ireki genituen eta nork bere dirua aurkitu zuen zaku-muturrean. Hemen itzultzen dizugu orain,
22 eta beste horrenbeste dakargu janaria erosteko. Ez dakigu nork ezarri zuen dirua gari-zakuetan».
23 Etxeko arduradunak honela esan zien: «Zaudete lasai! Ez kezkatu! Zeuen Jainkoak, zeuen aitaren Jainkoak, ezarriko zizuen altxor hori gari-zakuetan, nik jasoa baitut zuen dirua».Simeon aske utzi eta
24 denak Joseren etxean sarrarazi zituen. Gero, ura ekarri zien oinak garbitzeko eta belarra astoei jaten emateko.
25 Otordua han egingo zutela jakitean, senideek opariak prestatu zituzten, Jose eguerdirako etorri zain zeuden bitartean.