26 eta guk erantzun genion ez gintezkeela etor geure anaia gazteena geurekin ez bagenekarren, hura gabe ezin ginela zure aurrera agertu.
27 Orduan, zure zerbitzari den gure aita honela mintzatu zitzaigun: «Dakizuenez, neure emazte Rakelek bi seme sortu zizkidan.
28 Batak alde egin zidan eta ez dut berriro ikusi: piztiaren batek irentsi duelakoan nago.
29 Beste hau eraman eta zoritxarren bat gertatuko balitzaio, ni, agure hau, atsekabez hilko nintzateke».
30 Orain, bada, ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarengana hain berea duen mutikoa gabe.
31 Gurekin ez doala ohartu orduko, hilko litzateke; geure aita zaharra atsekabez hilobiratuko genuke.
32 Gainera, nik, zure zerbitzari honek, neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna; hitza eman nion aitari; berekiko errudun izango nintzateke betiko, itzuliko ez banio.