1 Josek, bere sentipenei gehiago eutsi ezinik, inguruan zituen egiptoarrei agindu zien: «Atera denok hemendik!»Hala, ez zen Joserekin inor gelditu, anaiei bere burua ezagutzera eman zienean.
2 Orduan, negarrari eman zion ozenki. Entzun zioten egiptoarrek, eta faraoiaren jauregian ere honen berri izan zuten.
3 Josek bere senideei esan zien: «Jose nauzue! Bizi al da oraindik aita?»Anaiek, izuaren izuz, ez zuten erantzuten asmatzen.
4 Orduan, Josek: «Tira, hurbildu niregana!»Hurbildu zitzaizkionean, honela jarraitu zuen: «Bai, Jose nauzue, zeuen anaia, Egiptora ekartzeko saldu zenutena.
5 Baina ez izan orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako. Jainkoak zuen aurretik etorrarazi nau, bizia izan dezazuen.