13 Kontaiozue aitari ikusitako guztia eta azaldu berari zein aginpide handia dudan Egipton. Zoazte arin eta ekarri lehenbailehen hona aita».
14 Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik.
15 Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu zituen.Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.
16 Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; «Joseren anaiak etorri dira Egiptora», zioten.Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.
17 Faraoiak esan zion Joseri: «Esaiezu anaiei astoak prestatu eta Kanaanera itzultzeko,
18 aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.
19 Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko.