27 Israeldarrak Egiptoko Goxen eskualdean bizi ziren. Han lurrak erosi zituzten, seme-alabak sortu eta erruz ugaldu ziren.
28 Egiptora iritsi ondoren, beste hamazazpi urtez bizi izan zen Jakob, ehun eta berrogeita zazpi urte betetzeraino.
29 Azken eguna zetorkiolarik, bere seme Joseri deitu eta esan zion:—Maite banauzu, izan nirekin onbera eta leiala: ezarri eskua nire izterpean eta hitzemadazu ez nauzula Egipton ehortziko.
30 Hil eta neure arbasoekin elkar nadinean, Egiptotik atera eta haien hilobian ehortziko nauzu.Josek erantzun zion:—Beteko dut zuk esana.
31 Eta Jakobek:—Egidazu zin!Josek zin egin zion. Orduan, Jakob oheburura makurtu zen.