7 Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen.
8 Honela galdetu zion faraoiak:—Zenbat urte dituzu?
9 Jakobek erantzun:—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.
10 Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.
11 Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses faraoiaren eskualdean, ematen zien lurraren jabe eginez.
12 Gainera, aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.
13 Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak.