9 Jakobek erantzun:—Ehun eta hogeita hamar urtez ibili naiz harat-honat. Urte latzak izan ditut, baina nolanahi ere nire gurasoenak baino laburragoak.
10 Jakobek faraoia berriro bedeinkatu eta alde egin zuen.
11 Josek, faraoiak agindu bezala, aita eta senideak Egiptoko eskualderik hoberenean jarri zituen, Ramses faraoiaren eskualdean, ematen zien lurraren jabe eginez.
12 Gainera, aitaren, senideen eta familia guztiaren mantenuaz arduratu zen.
13 Ez zen janaririk lurralde osoan gosete larriarengatik. Goseak jota utzi zituen Egipto eta Kanaan lurraldeak.
14 Josek Egipto eta Kanaaneko diru guztia bildu zuen gari truke, eta faraoiaren jauregiko altxortegian sartu.
15 Diru guztia gastatu zutenean, egiptoarrak Joseri joan zitzaizkion, esanez:—Emaguzu jatekoa. Dirua amaitu zaigulako, hiltzen utzi behar ote gaituzu?