16 Beraz, mandatu hau helarazi zioten: «Gure aitak hil aurretik agindu digu,
17 zuri hau esateko: “Barkatu, mesedez, zure senideen hobena eta bekatua; kalte egin dizute, bai, baina orain barkatu beraien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari hauei”».Hau entzutean, negar egin zuen Josek.
18 Gero, anaiek, berarengana joan eta lurreraino ahuspezturik, esan zioten:— Zure esklabo gaituzu.
19 Josek erantzun zien:—Ez izan beldur! Jainkoa ote naiz, bada, ni?
20 Egin nahi izan zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala.
21 Beraz, ez izan beldur! Neuk emango dizuet jaten zeuei eta zeuen seme-alabei.Honela lasaitu zituen Josek, hunkigarriro mintzatuz.
22 Josek eta bere aitaren familiakoek Egipton bizitzen jarraitu zuten. Ehun eta hamar urte bizi izan zen Jose,