23 eta Efraimen semeen semeak ezagutzera iritsi zen. Manasesen seme Makirren semeak ere bere semetzat hartu ahal izan zituen.
24 Azkenik, honela mintzatu zitzaien Jose bere senideei: «Laster hilko naiz ni; baina Jainkoak zuen alde esku hartuko du eta lurralde honetatik eramango zaituzte, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez hitzemandako lurraldera».
25 Era berean, zin eragin zien, esanez: «Jainkoak zuen alde esku hartuko duenean, eraman hemendik nire hezurrak».
26 Ehun eta hamar urte zituela hil zen Jose. Baltsamatu eta hilkutxan ezarri zuten Egipton.