1 Gogoratu zen Jainkoa Noe eta beronekin ontzian ziren piztia eta abere guztiez: haizea bidali zuen, eta urak jaisten hasi ziren.
2 Lur azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria atertu.
3 Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak,
4 eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat mendi gainean kokatu zen.
5 Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
6 Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,
7 belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.