14 Bigarren hilaren zazpian zen hori.
15 Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri:
16 «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.
17 Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».
18 Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.
19 Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
20 Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.