14 eta bizimodu garratza eginarazi, lan astunetara behartuz: buztinez adreiluak egin behar zituzten eta era guztietako soro-lanak. Lan guztiok gogorkeriaz ezarri zizkieten.
15 Hebrearrek bi emagin zituzten, Xifra eta Pua. Egiptoko erregeak
16 esan zien:—Israeldar emakumeei haurgintzan laguntzean, ohar zaitezte arra ala emea den umea: mutikoa bada, hil; neska bada, utzi bizirik.
17 Baina emaginek Jainkoari begirune izan eta ez zuten erregeak agindua bete, baizik eta mutikoak ere bizirik uzten zituzten.
18 Orduan, erregeak deitu eta esan zien:—Zer dela-eta uzten dituzue mutikoak bizirik?
19 Emaginek erantzun zioten:—Hebrear emakumeak ez dira egiptoarrak bezalakoak; oso dira azkarrak eta, emagina joan orduko, izana dute haurra.
20 Jainkoak lagundu egin zien emaginei beren lanean: herria ugaldu egin zen eta biziki indartu.