22 Altxatu zuen, bada, Moisesek eskua zerurantz eta Egipto osoa ilundu zen; hain zen itxia ilunpea,
23 ezen hiru egunez ezin izan baitzuten elkar ikusi, ezta nor bere tokitik mugitu ere. Israeldarrek, ordea, argia zuten beren bizilekuetan.
24 Orduan, faraoiak Moisesi dei egin eta esan zion:—Zoazte zeuen Jauna gurtzera. Haurrak ere eraman ditzakezue; abere-taldeak bakarrik utziko dituzue hemen.
25 Baina Moisesek erantzun zion:—Zeuk emango ote dizkiguzu geure Jainko Jaunari egin behar dizkiogun sakrifizio eta erre-oparitarako abereak?
26 Abereak ere geurekin eraman behar ditugu. Ez da buru bat ere hemen geldituko, horien artetik aukeratu behar baititugu geure Jainko Jaunari eskaintzeko. Izan ere, bertara iritsi arte ez dugu jakingo zer eskaini behar diogun Jaunari.
27 Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia eta ez zien joaten utzi nahi izan.
28 Faraoiak, bada, esan zion Moisesi:—Alde nire begi-bistatik! Ez gero berriro ni ikustera etorri! Bestela, zureak egin du.