15 Hura ikustean, israeldarrek honela ziotsoten elkarri: «Zer da hau?» Ez baitzekiten zer zen.Moisesek esan zien: «Jaunak janaritzat ematen dizuen ogia da.
16 Hara zer agindu didan Jaunak: Bakoitzak bil dezala jateko behar adina, lau litro bakoitzeko, nork bere etxolan dituen lagunen arabera».
17 Hala egin zuten israeldarrek, batak asko eta besteak gutxi bilduz.
18 Neurria hartzerakoan, ordea, ez zuen sobera asko bildu zuenak, ez eta eskas gutxi bildu zuenak ere. Bakoitzak jateko behar adina zuen.
19 Gero, Moisesek esan zien: «Ez dezala inork biharamunerako ezer gorde».
20 Hala ere, zenbaitek ez zion Moisesi jaramonik egin eta hurrengo egunerako gorde zuen; baina harrak jo eta usteldu egin zitzaien. Haserretu egin zen Moises haien aurka.
21 Goizero biltzen zuen bakoitzak jateko behar zuena, eguzkiak berotzean desagertu egiten baitzen.