20 «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, makilaz jotzen badu eta bat-batean hiltzen, erruduntzat emango dute.
21 Baina egun bat edo bi bizirik irauten badu, ez dute kondenatuko, berea baitzuen esklaboa.
22 «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.
23 Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,
24 begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,
25 erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.
26 «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain.