33 «Norbaitek putzua irekia utzi edota, egin ondoren, estali gabe uzten badu, eta idia zein astoa bertara erortzen bada,
34 dirutan ordainduko dio aberearen jabeari, baina hildako aberea beretzat har dezake.
35 «Norbaiten idiak beste batena adarkatzen badu eta hiltzen, idi bizia saldu egingo dute, jasotako dirua eta hildako idiaren okela erdibanatuz.
36 Baina idia adarkaria zela jakin eta jabeak zaindu ez badu, hildako idiaren jabeari idi bizia emango dio hildakoaren ordain, berak hildakoa hartuz.
37 «Norbaitek idia nahiz ardia ostu eta hil edo saltzen badu, bost idi eman beharko ditu idiaren ordain eta lau ardi ardiaren ordain.