31 «Egin errezela, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz ehundua, eta bordatu bertan apain bi izaki hegaldun.
32 Zintzilikatu urrezko lau kakotatik lau zutabeetan: urreztatu zutabeak eta ezarri zilarrezko lau oinen gainean.
33 Zintzilikatu errezela zapien katigailuen pean, eta sartu haren atzean itun-kutxa. Errezelak bereiziko ditu toki santua eta toki santu-santua.
34 Ondoren, ezarri itun-kutxaren gaineko estalkia toki santu-santuan.
35 Ipini mahaia errezelaren aurrealdean, egoitzaren iparraldera, eta argimutila mahaiaren parean, hegoaldera.
36 «Egin etxolaren sarrerarako oihala, purpura more, gorri eta gorriminez eta liho-hari bihurrituz apain ehundua.
37 Egin sarrerako oihalarentzat akazia-zurezko bost zutabe; urreztatu zutabeak, hornitu urrezko kakoz, eta urtu brontzezko bost oin zutabeontzat.