4 eta ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan:
5 berrogeita hamar lokarri ertz bakoitzean, alde batekoak bestekoei egokituz.
6 Egin urrezko berrogeita hamar katigailu ere, zapi-sail bat besteari lotzeko, egoitza osoak bata egin dezan.
7 «Egin ahuntz-ilezko beste hamaika zapi, egoitza estaliko duen oihal-etxola eratzeko.
8 Zapi guztiok neurri berekoak izango dira: hamabost metro luze eta bi metro zabal.
9 Josi zapiak elkarri, bost alde batetik eta sei bestetik; seigarren zapia tolestaturik jarriko duzu oihal-etxolaren aurrealdean.
10 Ipini gero berrogeita hamar lokarri elkarri jositako sail bakoitzaren ertzean.