17 Atari inguruko zutabe guztiek zilarrezko ziri eta kakoak izango dituzte, eta brontzezko oinak.
18 Ataria berrogeita hamar metro luze eta hogeita bost metro zabal izango da alde bakoitzetik, eta bi metro eta erdi gora. Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.
19 Egoitzaren kultu-hornigai guztiak, bertako hesolak eta atarikoak, brontzezkoak izango dira.
20 «Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen
21 elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpo. Aaron eta beronen semeak arduratuko dira horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko legea izango da hau israeldarrentzat belaunez belaun.