5 Ipini sarea aldare-ertzaren azpian, aldare erdiraino jaisten delarik.
6 Egin akazia-zurezko hagak aldarerako eta estali brontzez;
7 eraztunetatik sarturik, jarri aldare-alboetan, aldarea eramateko.
8 Oholez egingo duzu aldarea, barrua hutsik; mendian erakutsi zaizuna bezalakoa egingo duzu.
9 «Egin ataria egoitzari. Hegoaldetik, liho-hari bihurrituzko oihalak izango ditu, berrogeita hamar metro luzekoak.
10 Hogei zutabe eta hogei oinak brontzezkoak izango dira; zutabeen kako eta ziriak, berriz, zilarrezkoak.
11 Halaber, iparraldetik, beste berrogeita hamar metroko luzeran, oihalak egingo dituzu, brontzezko hogei zutabe eta hogei oin dituztela; zutabeen kakoak eta ziriak zilarrezkoak izango dira.