1 Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino, iritsi zen.
2 Han, Jaunaren aingerua agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen.
3 Moisesek bere buruari ziotson: «Hurbil nadin gauza harrigarri hori ikustera: nola liteke sasia ez erretzea?»
4 Begiratzera zetorrela ikustean, Jaunak dei egin zion sasi artetik:—Moises! Moises!Hark erantzun:—Hemen nauzu!
5 —Ez hurbildu —esan zion Jaunak—. Erantzi oinetakoak, zauden lekua lur santua baita.