15 Jainkoak Moisesi esan zion, gainera:—Esan israeldarrei: Jaunak, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.
16 «Ea, zoaz, bildu Israelgo herri-arduradunak eta esaiezu: Jauna, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa, agertu zait eta Egipton egiten dizuetena ikusi duela esan dit eta zuen alde esku-hartzea erabaki duela.
17 Beste hau ere esan dit: Egiptoko atsekabeetatik aterako zaituztela eta esnea eta eztia darizkion lurraldera igoaraziko, kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarren lurraldera.
18 «Herri-arduradunek adituko dizute eta haiekin batera Egiptoko erregeagana joango zara eta esango diozue: “Jauna, hebrearren Jainkoa, agertu zaigu; beraz, hiru eguneko bidea egin behar dugu basamortuan barrena, gure Jainko Jaunari sakrifizioak eskaintzeko”.
19 Badakit Egiptoko erregeak ez dizuela joaten utziko, beharturik ez bada.
20 Orduan, ahalmen handiz jokatuko dut eta egiptoarrak joko ditut beraien artean egingo ditudan egintza harrigarriez; ondoren, utziko dizuete irteten.
21 Gainera, egiptoarren abegi ona irabaziko duzue, irtetean esku-hutsik joan ez zaitezten.