13 Aitzitik, bota itzazue haien aldareak, apurtu zutarri sakratuak eta hautsi zutoin sakratuak.
14 Ez ahuspeztu beste jainkoen aurrean, Jauna jeloskorra baita eta Jainko jeloskor du izena.
15 Bestela, zuek lurralde hartako biztanleekin hitzarmena egingo bazenute, haiek, beren sasikultuak egitean eta beren jainkoei opariak eskaintzean, zuek ere gonbidatuko zintuzketete eta haien oparietatik jango zenukete;
16 edota zeuen semeak haien alabekin ezkonduko zenituzkete, eta hauek, beren jainkoen ohorez kultua egitean, zuen semeak ere sasikultura erakarriko lituzkete.
17 «Ez egin metal urtuzko idolorik.
18 «Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia: nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik.
19 «Zuen lehen-semeak oro nireak dira, baita lehen abere-kume arrak ere, zekor nahiz arkume.