21 ohol bakoitza bost metro luze zen eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;
22 bi mingain zituen bakoitzak ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egin zituzten egoitzarako ohol guztiak.
23 Hauetatik hogei hegoaldera jarri zituzten,
24 azpian zilarrezko berrogei oin zituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat;
25 egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol,
26 azpian zilarrezko berrogei oin zituztela, ohol bakoitzeko bi oin;
27 egoitzaren atzealdera, mendebaldera, sei ohol,