16 Mahaiko tresnak ere egin zituen: isur-oparietarako azpil, erretilu, katilu eta pitxerrak; urre garbiz egin zituen.
17 Urre garbizko argimutila egin zuen, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egiten zuten;
18 bi alboetatik sei beso ateratzen zitzaizkion, hiruna beso albo bakoitzetik.
19 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti;
20 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa zituen, beren kukulu, lore-hosto eta guzti.
21 Argimutilaren gerritik ateratzen ziren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa zuen behealdean.
22 Beso eta kopek gorputz bat bera egiten zuten argimutilarekin. Guztia urre garbiz landua zen.