2 Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak, eta urrezko hegala ezarri zion inguru guztian.
3 Urrezko lau eraztun urtu zituen kutxaren lau oinentzat, bi eraztun albo baterako eta bi besterako.
4 Akazia-zurezko hagak egin zituen eta urreztatu,
5 eta kutxaren bi alboetako eraztunetatik sarrarazi, kutxa eraman ahal izateko.
6 Urre garbizko estalkia egin zuen: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal;
7 estalkiaren bi ertzetan bi izaki hegaldun egin zituen, urrez landuak,
8 bata ertz batean eta bestea bestean, estalkiarekin gorputz bat bera egiten zutelarik.